IKASTOLAK KILOMETROAK 2012 ANTOLATZEKO LEKUKOA HARTU DU ALBISTE BILUMARA ITZULI

Lekuko hartzea, Azpeitian Urriaren 2an 

Azpeitiako Ikasberri Ikastolak antolatutako Kilometroak 2011 jaian 2012. urteko Kilometroak antolatzeko lekukoa hartu genuen. Eguerdiko 12:00etan Aita Larramendi Ikastolako ordezkariek, tartean lehendakaria, zuzendaria eta herriko alkateak, jaso zuten azpeitiarren eskutik lekukoa eta honekin batera datorren urteko edizioa antolatzeko ardura.

Lekukoa Andoaingo Udaletxean

Lekuko hau Andoainera zuten iluntzeko 20:00ak aldera. Udal pleno aretora, hainbeste borrokatu ondoren, Kilometroak jaia Andoainen ospatu zedin lortu zuten zuzendari ohi eta lehendakari ohiak eraman zuten. Alkateak ongi etorria eman eta, ondoren, Ikastolako egungo lehendakariak hitz egin zuen. Ikastolak antolaketaren ardura duen arren herriari eskaini nahi diola, herritarren parte hartzearekin ospatu nahi dugula eta gure proiektua zabaldu nahi dugula guztiona den festa honetan.
Iturria: Aiurri
Iturria: Aiurri

Bide batez, eskerrak luzatu zituen orain artean lagundu dutenentzat eta aurrerantzean laguntzen arituko diren guztientzat ere. Honekin batera Goiko Plazan bildutako jendetzak txarangarekin eta trikitilariekin batera sagardo eta txorixo pintxoez gozatu ahal izan zuen.