KMK 2012k ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE EUSKALTZALEEI ALBISTE BILUMARA ITZULI

Kilometroak 2012ko Antolaketa Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie igandean egin zen lekukoaren harrera ekitaldira gerturatu ziren euskaltzale guztiei. 

Ekitaldi xumea izan arren Goikoplazan bildu zen jendetzak adierazten du datorren urtean Andoainen egingo diren Kilometroek babes eta laguntza handia izango dutela andoaindarren partetik eta Ikastolaren proiektua oso txertatua dagoela herrian. 

Lekukoa jaso izanak, bestalde, esan nahi du Kilometroak antolatzeko lanak hasi direla dagoeneko eta "aurretik lan handia dugula jakin arren, gogotsu helduko diogu erronkari".


Iturria: Aiurri