KMK12: IKASTOLA eta ANDOAINGO UDALAREN ARTEKO AKORDIOA ALBISTE BILUMARA ITZULI

Udalak eta Aita Larramendi Ikastolak, lankidetza akordioa sinatu dute. 

Ana Karrere, Andoaingo alkatesak eta Aita Larramendi ikastolako lehendakaria den Arantxa Irigorasek, urriaren 7an Kilometroak 2012 oinarri duen akordioa sinatu zuten. Hitzarmenean jasotzen da, esaterako, Kilometroak-eko antolakuntzak publizitatea jartzeko lekuak zeintzuk izango diren, edo udalaren konpromisoa, antolakuntzak beharko dituen baliabide eta azpiegiturak doan eskaintzeko. 

Arantxa Irigoras (Ikastolako lehendakaria), Ane Karrere (Andoaingo alkatesa) eta Izaskun Linzasoro (zuzendaria) Iturria: Aiurri 

Akordioa udalbatza-aretoan sinatu zen, eta aipatu alkatesa eta lehendakariaz gain, bertan izan ziren Ikastolako zuzendaria den Izaskun Linazasoro, eta EAJko udal-zinegotziak diren Andoni Baltasar eta M. Jose Izagirre. 

Alkatesak, sortu zenetik, Ikastolak euskararen alde egindako lana azpimarratu zuen eta, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, gure hizkuntzak egun bateko ospakizuna baino, eguneroko lana behar duela, bizitzako eremu guztietara zabal dadin. "Benetan garrantzitsua dena, euskara ikasi eta erabiltzea da", esan zuen. 

Arantxa Irigorasek, lehendakari gisa, Xabier Egunaren ospakizunaren inguruan, Ikastolak prestatutako ekitaldietan (kalejira, bertsolariak, txalapartariak, abestiak, taloak...) parte hartzera animatu zituen herritarrak.