"LAGUN ARO GIPUZKOA BASKET" TALDEKO JOKALARIAK IKASTOLAN ALBISTE BILUMARA ITZULI

Gipuzkoako ikastolen Kilometroak jaiaren karietara, Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeak eta Kilometroak Kultur Elkarteak azken urteotan sinatu duten lankidetza-hitzarmena berrituko dute, datorren astelehenan (otsailak 27), Andoainen. 

Bertan izango dira bi elkarteetako ordezkariok, Arantza Manterola Kilometroak Kultur Elkartearen lehendakaria eta Gorka Ramoneda Lagun Aro Gipuzkoako Basket taldearen lehendakaria. Hitzarmen horrekin lotuko dira, besteak beste, Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeak Kilometroak jaiaren alde jokatuko dituen partidak eta Kilometroak jaiak klubaren eta saskibaloiaren sustapenerako hartuko dituen konpromisoak. 

 Emmanouel Papamakarios  Jimmy Baron   Andy Ogide 


Hitzarmenaren sinadura-ekitaldiaren ondoren Emmanouel Papamakarios, Jimmy Baron eta Andy Ogide jokalariek bisita egingo diete ikastolako DBH-3 eta DBH-4ko ikasleei. Bisita horren mamia Ikastolen Elkartearen baitako ELEANITZ ENGLISHZ egitasmoan kokatzen da: ikasleekin ingelesa ingeles eledunekin zuzenean aritzeko aukera ematea alegia; ikasleek Papamakarios, Baron eta Ogide elkarrizketatu eta ingelesez haiekin tertulian egoteko aukera izango baitute. 
  • NOIZ: Otsailak 27, astelehena, 10:30ean. 
  • NON: Andoaingo Aita Larramendi Ikastola Txistokiko egoitza: Txistoki pasealekua z/g Andoain



Hitzarmenaren sinadura-ekitaldiaren ondoren Emmanouel Papamakarios, Jimmy Baron eta Andy Ogide jokalariek bisita egin diete ikastolako DBH-3 eta DBH-4ko ikasleei. 

Iturria: Aiurri