GOI MAILAKO KIROLARIAK, ANDOAINGO IKASLEEKIN ALBISTE BILUMARA ITZULI

Abel Barriola pilotaria, Kattalin Olasagasti eskubaloi jokalaria, Naroa Agirre pertika jauzilaria eta, Eñaut Zubikarai eta Joseba Llorente Errealeko jokalariak Andoaingo ikasleekin elkartuko dira, Bastero Kultur gunean, Kilometroak 2012 jaiaren antolakuntza-taldeak prestaturiko ekitaldi batean. 

 Abel Barriola  Kattalin Olasagasti   Naroa Agirre  Eñaut Zubikarai  Joseba Llorente

Aurtengo Kilometroek indar berezia jarri nahi du Andoaingo herriaren eta herritarren parte-hartzean: herria aktibatu nahi dugu, alegia, hau da «ON egin». Hori horrela, kirolarien bisitara joateko aukera izango dute Aita Larramendi Ikastolako DBH 1 eta DBH2-ko ikasleez gain, Andoaingo La Salle eta Leitzaran ikastetxeetako maila bereko ikasleek ere. Orotara, 200 bat ikasle batuko dira, beraz. Ikasleek kirolariak elkarrizketatu eta haiekin solasaldia izateko parada izango dute. 
  • NOIZ: Otsailak 28, asteartea, 14:45ean.
  • NON: Andoaingo Bastero Kultur gunea (ekitaldi aretoa) Ondarreta kalea, 1 Andoain
  • OHARRA: Astearteko ekitaldia, www.kilometroak.net webgunearen bidez zuzenean ikusi ahal izango da, 14:45etatik aurrera. Twitter bitartez parte hartzeko, erabili #kmk12 etiketa