KILOMETROAK "REALA - ATHLETIC" DERBIAN ALBISTE BILUMARA ITZULI

Aita Larramendi ikastolako 11 ume zelairatuko dira Realeko jokalarien eskutik eta, denek batera, “On egin!” leloarekin bat egingo dute.

Kilometroak jaiak leku inportantea izango du larunbat honetan Reala eta Athleticen artean jokatuko den futbol partidan. Euskal derbia hasi aurretik, Aita Larramendi ikastolako 11 ume zelairatuko dira Realeko jokalarien eskutik eta, denek batera, “On egin!” leloarekin bat egingo dute.

Horrezaz gainera, partida hasieran urriaren 7ko jairako gonbitea egingo da markagailuetako pantaila erraldoietan.

Aste honetan Kilometroak Kultur Elkarteak eta Real Sociedad Fundazioak sinatutako hitzarmenaren ondorio da babes hori. Lankidetza akordio horretan bi aldeek konpromezua hartu dute lagunarte eta famili giroan aisialdirako eta kirol jarduera osasuntsuetarako jarrerak sustatzeko eta euskara eta hezkuntzak eta kirolak islatzen dituzten balioak bultzatzeko.