Kilometroak jaiarekin Ikastolak lortu nahi dituen helburuak bat baino gehiago dira:
1
Inbertsio gastuei aurre egitea. Ikasleen matrikulazioak gora egin du eta 3. lerroari eusteko gela berriak eraiki behar ditugu. LH 3-6 eta DBH 1-4 mailetarako 3. lerroari erantzuteko 9 gela berri izango dituen eraikin berri bat egin behar dugu. |
|
2 Herrian eta bailaran, Ikastola mugimenduaren erreferentzia indartzea, proiektua zabalduz eta ezagutaraziz. |
|
3 Herritarrei ikastolarekiko, euskararekiko eta euskal kulturarekiko gertu sentitzeko aukera ematea |
|
4 Kilometroak festa herritarren parte hartzearekin egitea, bere sentitzea. |
|
5 Euskara eta euskal kulturaren inguruko jarduerak biziberritzea, hezkuntza komunitatea osatzen duten taldeen partaidetza sustatuz. |
|
|
|