ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez,
irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino
lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza
hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez
erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
1. ZEIN GARA?
AITA LARRAMENDI IKASTOLAk ondorengo helbidea du: Txistoki pasealekua z/g, 20140 Andoain. Website
honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo
telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943 59 35 25. Bestela,
hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: komunikazioa@andoainikastola.eus
2. ZER DA AITA LARRAMENDI IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?
Web
toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren
baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure
nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian
eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak
zuzenean saltzen.
3. FITXA TEKNIKOA
Web
toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du; AITA LARRAMENDI IKASTOLAk
beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu
kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta
gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK
Web
orri hau AITA LARRAMENDI IKASTOLArena da. Markak, domeinu-izenak eta
jabetza intelektualaren gainerako eskubideak AITA LARRAMENDI
IKASTOLArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia,
erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen
bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo
horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina
baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe.
Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo AITA LARRAMENDI
IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen
ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz
gero, egilearen jabetza-eskubideak eta AITA LARRAMENDI IKASTOLAren
jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako
debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare
informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA.
Komunikazio
telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web
orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen
bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki,
Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-,
ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak
sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza
website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo
horri jarraiki, AITA LARRAMENDI IKASTOLAk edozein unetan horiek
aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web
orrian bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
AITA
LARRAMENDI IKASTOLAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea
izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz
bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek
dituen ezaugarriengatik, AITA LARRAMENDI IKASTOLAk ez ditu bermatzen
web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren
eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak
konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat
birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa,
halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere,
AITA LARRAMENDI IKASTOLAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez
ez du erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko
atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen
berezitasunengatik, AITA LARRAMENDI IKASTOLA ez da izango web orriaren
edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako
edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina
mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango AITA LARRAMENDI
IKASTOLAk edo AITA LARRAMENDI IKASTOLAk baimendutako edozein ordezkarik
kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik,
axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik
erabiltzailearen aurrean AITA LARRAMENDI IKASTOLAren erantzukizunak
erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du
gaindituko.
9.- ESKUMENA
AITA
LARRAMENDI IKASTOLAk ez du kontrolik web orrialdea erabil
dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta
AITA LARRAMENDI IKASTOLAk, bere eskumenei berariaz uko eginez,
Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web
orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10.- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Datu pertsonalak babesteari buruz, AITA LARRAMENDI IKASTOLAk legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:
-
Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
-
Datuak biltzearen helburua
-
Informazioaren hartzaileak
-
Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
-
Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
-
Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
-
Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.
AITA
LARRAMENDI IKASTOLAk erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du.
Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman
nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi
automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi
automatizatuaren titularra eta arduraduna AITA LARRAMENDI IKASTOLA
izango da. Helbidea honako tokia du: Txistoki pasealekua z/g, 20140
Andoain; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua
honakoa izango da:
Aurkakoa
adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak website eta web
orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak
eta derrigorrezkoak dira. AITA LARRAMENDI IKASTOLAk ezingo ditu
erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.
Erabiltzaileak
galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek
zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez
zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean
erantzun beharko du.
Indarrean
dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, AITA LARRAMENDI
IKASTOLAk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki,
galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta
gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak
hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da:
segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela.
Pasahitza erabiltzaileak eta AITA LARRAMENDI IKASTOLAk besterik ez
dakite.
Halaber,
AITA LARRAMENDI IKASTOLAk fitxategi automatizatuek duten datuei buruz
isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.
Erabiltzaileak
edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere
edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio,
kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege
Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat.
Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio AITA LARRAMENDI IKASTOLAri
eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan
erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.
AITA
LARRAMENDI IKASTOLA da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala
ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake.
Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.
Cookiak
erabiltzeari dagokionez, AITA LARRAMENDI IKASTOLAk honakoaren berri
eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan
zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu
diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea
dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz
informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak
neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, AITA
LARRAMENDI IKASTOLAk eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen
dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen
dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin
daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak
ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den
aukeraren bidez desaktiba daitezke.
Gure
kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak
gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure
zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen
dugu.
Bere
lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek
bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota
segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek
diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik
bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.
Erabiltzailearen
erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik
erabiltzaileak edo AITA LARRAMENDI IKASTOLAk erabil eta ikus, deusezta,
berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere
pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.
Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, http://kilometroak-2012.andoainikastola.eus/
web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea.
Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea
ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu
edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan
erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web
hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela
onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere.
Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez
badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen
dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu.
Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo AITA LARRAMENDI
IKASTOLAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza
berriak guztiz onartuko ditu.
© AITA LARRAMENDI IKASTOLA. Eskubide guztiak gordeak.
|